Argi itzalketa

Daff ezagutu nuen gauean inoizko argi itzalketa egon zen New York hirian. Arratsalde osoan gogotik egin zuen euria; gris ilunak hartua zuen zeraua eta hiriko bazter guztiak blai eginda zeuden. Tximistek, tarteka-marteka, instant batez argitzen zuten hiri koloregabetua. Munduaren akabera ekarriko zuen Jainkoaren zigorra zirudien egun hark.

Iluntzearekin batera kaleak jendez hustu ziren. Eraikinetako leihoek, den-denak argiztaturik, etxeko epeltasunera gonbidatzen zuten, beldur guztietatik babesteko. Aurpegiaren kontra jotzen ninduen euriari aurre eginez, gora begira gelditu nintzen une batez eta etxe horietan guztietan familia arteko afari goxoak irudikatu nituen… Nik ere aspaldi ezagutua nuen familiak eskaintzen duen berotasun hori, egunaren nekea arintzeko ahots maitatuaren “gabon maitia, zelan joan da eguna?” eta plateren hotsak eta sukaldetik iristen zen haragi pastelaren usaina…

Danbateko batek hiria mututu zuen,bonba leherketa baten moduko eztanda ikaragarria izan zen. Jarraian, autoen alarma hotsak nonahi eta bat-bateko iluntasuna.Hiriko argi guztiak brastakoan amatatu ziren eta denok itsu geratu ginen beti piztuta dagoen hiri madarikatu honetan…

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s